Pasa den urtean auzotar talde batek komunikatu genion Arrasateko Udalari bide batzuen egoera txarra. Gaur egun egoerak okerrera egin du, eta martxa honetan, bide publikoetan basurdeak bakarrik ibiliko dira.
1-Arangurengo zubitik (AP1.gainetik) – Bakuera doan bide publikoa 20055057EP, moztuta dago beheko pistatik goiko pinudira eta handik gorantz toki batzuetan pinu jausiak eta sasiak daudelako.
2-Osiñako zubitik (AP1.azpitik) – Asuelara doan bide publikoa 20055055EP, egoera oso txarrean dago ibilgailu astunek eta urek bidean behera egindako zuloak gero eta handiagoak dira.
Oharra: Arrasate Inbentarioko planoan, anbar kolorez markatuta daude tramo horiek.
Kodigo zibilean jartzen duenez, bide horiek ezin dira kendu, mantentzea derrigorrezkoa dela.
Udaletxearen mantenimendu lanaz gain, kalteak sortu dituenaren lana izan beharko litzateke horiek konpontzea, ezta? Pinudiaren jabea, ibilgailu astunekin pasatu dena, etab.