Lehen informazioen arabera, kotxea institutuaren atzealdean dago. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira. Mondraberrik konfirmatu ahal izan du bi gorpu daudela. Ertzaintza gorpua eta kotxea aztertzen dabil. Funerariaren kotxea iritsi da.

Biak musakolarrak ziren eta 29 urtekoa neska (S.) eta 25 urtekoa mutila (J.A.). Atzo gauean urte berria ospatzen ibili ziren. Aurkitu dituztenean kotxea martxan zegoen.

Ertzaintzak goizeko 11:10ean jaso du abisua, kotxearen barruan bi pertsona zeudela abisatzen. Bizilagun batek azaldu digu mutila hil dela lehenengo, eta anbulantzia bat neska suspertzen ahalegintzen ari zela.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, bi gorpuek ez zuten biolentzia zantzurik, eta suizidio zantzurik ere. Halere, Ertzaintzak ikerketa zabalik dauka.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen