Musakolako mendi-bizikleta martxa maiatzaren 10ean izango da

0
2645

Helduentzako proba honetaz gain, umeentzako jaialdi bat ere ospatuko da, Ziorlako Jai Batzordearen eskutik.

Irudiak: Antolakuntza.

Helduentzako ibilaldi hau18 urtetik gorakoentzat da eta “kaskoa guztiz derrigorrezkoa da parte hartzeko”.

Izen-emateei dagokienez, “apirilaren 30era arte federatuak diren parte-hartzaileek 18 € ordainduko dute”.

Halaber, “apirilaren 30era arte federatuak ez diren parte-hartzaileek 21 € ordainduko dute izen emateagatik”.

Egunean bertan egiten diren izen-emateak “ez da federatu/ez federatu bereizketarik egingo eta parte-hartzaileek 26 € ordainduko dute izen emateagatik”.

Izen-emate kopurua mugatua izango da, eta “Kirolprobak bidez 300 izen-emate kudeatuko dira eta egunean bertan 50 izen-emate gehiago egongo dira, goizeko 8:00etan hasita”.

Musakolako XVI. BTT Irteera hau goizeko 9:00etan irteeratik abiatuko da, eta leku berean, Legarra plazan, baina 10:30ean, Umeen BTT Eguna ospatuko da.

Bi ekitaldiak Musakolako Jai Batzordeak antolatu ditu, eta aipatzekoa da bi ibilbide daude aukeran:

Luzea (36 kilometrokoa eta 1.400 metroko desnibelarekin) eta motza (26 kilometroduna eta 900 metroko desnibelekoa).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen