Argazkia: MB artxiboa.
SOS Deiakek jakitera eman duenez, atzo arratsaldeko 18:00ak aldera sute txiki bat piztu zen Musakolako Lidl supermerkatuan. Suteak kalte handirik eragin ez zuen arren, supermerkatua hustu behar izan zuten. Zorionez, ez zen inor zauritu.