Musakolako kiroldegia eta Uarkapeko frontoia itxita egongo dira Maiatzak 1ean

0
560

Arrasate Udaleko Kirol Zerbitzuak gogoratu nahi du datorren larunbata, maiatzak 1, langilearen eguna dela eta, Musakolako kiroldegia eta Uarkapeko frontoia itxi egingo direla.

Bestalde, adierazten da maiatzean zehar eskainiko den ipar martxako hastapen ikastaroko izen emate epea irekita dagoela. Ikastaroa 4 ordutako izango da eta maiatzaren 5,12,19 eta 26ean emango da arratsaldeko 17:30tatik 18:30tara. Ikastaroaren kostea 23 eurokoa da. Bastoirik ez duenak ere posible dauka ikastaroa egitea materiala utziko baitzaio. 

Ikastaroa momentuan dauden prebentzio neurri guztiak hartuz egingo da partehartzaileen osasuna bermatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen