Arrasateko Pertsona Nagusien Astearen baitan, azokatxo bat egin da gaur eta bertan ere izan da Uribarriko Jubilatuen Etxeko eta Arrasateko Nagusien Kontseiluko ordezkaritza bana.
Aurrera jarraitzen du Arrasateko Pertsona Nagusien Asteak, eta gaur eguerdi partean azokatxo bat egin da Seber Altube plazan.
Bertan ikusgai izan dira Ziorlako Jubilatuen Etxeko eskulan ikastaroko lagunek kurtsoan zehar egindako eskulanak. Lan bikainak!
Izan ere, auzo honetako egoitzan ikastaroak eskaintzen eta aurrera eramaten dira. Eskulan ikastaroan adibidez parte-hartzaileak astean bi orduz elkartzen dira, eta bi talde daude martxan.

“Izen-ematea zabalik dago Musakolako jubilatuentzat – azaldu digu Edurne Uribesalgo irakasleak – eta eskulan ezberdinak egiten ditugu, adibidez pinturak eta berrerabilitako materialekin egindako eskulanak”.
“Gainera eurentzat denborapasa bat da eta gustura izaten dira. Talde bakoitzean zortzi ikasle ari dira”. Gainera “Santa Marinan eta Abaroan (Etxaluzen) ere badaude abian eskulan taldeak”.

Seber Altubeko azokatxo honetan ere Uribarriko Jubilatuen Etxeko ordezkaritza bat izan da, baita Arrasateko Nagusien Kontseiluko ordezkaritza bat ere. Egitarauak gaur arratsaldean jarraituko du: