12 kilo txistorra doan banatuko die San Isidroko tabernara bertarako direnei bihar, Santamas Eguna, martitzena.
Santomas eguna berez bihar da, abenduak 21, nahiz eta Arrasaten biharamunean ospatzen den, abenduaren 22an.
Hala, bihar Musakolako Jubilatuen Elkarteak txistorra banatuko du San Isidroko tabernara bertarako direnen artean, ohiturari jarraituz.
12 kilo txistorra banatuko dizkiete dohainik auzotarrei nahiz auzotarrak ez direnei. Banaketa eguerdiko 12:30ean hasiko dute eta horretan jarraituko dute produktua agortu arte. On egin danoi!