Musakolako Jubilatu Etxeko taberna ustiatzeko lehiaketa abiatu du Udalak

0
455

Izena emateko epea 2020ko azaroaren 4an amaituko da, eta BAZen edo arrasate.eus webgunean egin ahal da.

Beheko testua: Udala. Argazkia: Google Maps.

Arrasateko Udalak Musakola Jubilatuen Etxearen lehiaketa publikoa deitu du kontzesioan emateko; horren arabera, taberna-aretoa erabiltzea eta ustiatzea baimentzen da. Taberna-aretoaren zerbitzua ustiatzeaz gain, instalazioaren garbitasuna burutu behar da, eta Jubilatuen Etxeko atezaintza zein mahaietako zerbitzua emango da.

Kontzesioaren epea urtebetekoa izango da, eta gehienez lau urte luzatu ahal izango da. Adjudikatarioak ez dio Arrasateko Udalari ordainduko ustiatzetik sortutako kanonik.

Kontzesionarioa beharturik dago Jubilatuen etxe horretan lan egitera; jendearentzat zabalik izan behar du eta prest egongo da Jubilatuen Etxeak dituen zerbitzu guztiak emateko, honako ordutegian:

Astelehenetik ostiralera, goizez 10:30etik 14:00etara, eta arratsaldez 15:00etatik 21:30era. Larunbata, igande eta jaiegunetan, goizez 11:00etatik 14:30era, eta arratsaldez 16:00etatik 22:00etara.

Izena emateko epea 2020ko azaroaren 4an amaituko da, eta BAZen edo www.arrasate.eus webgunean egin ahal da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen