MUSAKOLAKO JAIXAK

0
1194

Musakolako Jaiak, aurreko asteburuko BTT Irteeraren ostean, ostiral honetatik igandera ospatuko dira. Antolatzaileek ohi dutenez, adin eta gustu ezberdinentzako egitaraua antolatu dute.

Kartela: anonimoa.

OSTIRALEAN, MAIATZAK 13 (JUBILATUEN EGUNA)

10:00etan kanpai errepika eta kohete jaurtiketa, jaiak hasi direla iragartzeko.

10:15ean haurrentzat kirol-jokoak auzoko eskoletan.

11:30ean Umeen Danborrada, Arizmendi Ikastolak antolatuta.

17:00etan Spinning Masterklasa, Musakola kiroldegian, patinajeko kanpoko aterpean. Monitore adituak. Izen-ematea kiroldegian.

17:00etatik aurrera Gaztetxokoan haur eta gazteentzat aurpegi margoketa, balance-bike zirkuitotxoa, txapa tailerra eta jolas erraldoiak. Txokolate eta bollikau banaketa 3 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteentzat, DJ Ziur eta Fernan-ekin.

2020ko Marrazki Lehiaketaren sari banaketa, sariak parte-hartzaile guztientzat Jai Batzordearen eskutik. Gaztetxoko kanpoko patioan afaria.

19:00etan Ikurrinaren igotzea. Buruhandiak gaiteroekin batera. Alkatetzatik gozokiak botatzea. Txapela eta zapia ikurrina igotzean jantziko ditugu.

19:30ean auzoko jubilatuentzat jai-afaria Al-Andalus kultur elkartean.

22:00etatik 01:30era Kaixo taldea, San Antolin plazan.

22:30ean Bolo txapelketa bolatokian, San Isidro elkartearen ondoan. Izen-ematea bolatokian bertan. 20:00etatik aurrera, barbakoa DJ Aginaz alaituta.

00:00etatik beraanduuuuau Ber-ta-ko-ak.

Egun osoan suziri jaurtiketa.

LARUNBATA, MAIATZAK 14 (KOADRILEN EGUNA):

10:00etan eguzkia eta eguraldi ona.

11:00etatik 12:00etara kalejira Arrasate Musikaleko Gaiteroekin.

11:30etik 14:00etara puzgarriak San Antolin eskolan.

11:30etik 14:00etara Gimnastika erritmiko erakustaldia Musakola kiroldegian.

11:30etik 13:30era Ttakun txalaparta tailerra gazte eta nagusientzat.

12:00etan Umeendako Asto jaia, San Antolin eskola inguruan.

Herri-txikiteoa gaiteroek alaiturik. Gaindegi tabernatik aterako da astoa, mesedez ordurako azaldu.

12:00etatik 13:00etara Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizun handia, San Antolin plazan.

13:30ean Mundu osoko kategorian, Urrezko Astokiloak eman eta jartzea.

14:00etan aurten ere ez da egingo manifestazio ofizialik. Ala bai???

15:00etan Herri-bazkaria Legarra plazan. Aukeratutako bertako produktuekin eta bertako ardoz bustitako bazkaria. Musakolako txarangak alaituta.

Menua: Nafarroako baratzeko produktuak: ‘La maire’ itsasoko adardunak idarrekin lagunduta (gogoratuz gero egoki gaztuta), baratxuri gabe ezaguna den Valentziako jakia (hemen berakatzarekin), hegazti grupea sorpresaz beteriko saltsarekin, Bizkaian finkatutako jangarri kanadiarra bere saltsan, postreak aukeran eta ‘Tio Sabino’ren akeita, txola eta txokorra.

Bazkariko txartelak erosteko Ziorla, Txinato edo Iluna tabernetan. Zozketak eta jai zoroa izango dira.

16:00etan Motorren topaketa, Musakolan zehar ibilbidea eta erakustaldia.

16:30ean Gaztetxokotik hasita ‘Nun dago astoa?’ jolasa Musako auzoan zehar. Karaokea.

17:00etatik 20:00etara puzgarriak Musakola Herri Eskolan.

18:00etan San Isidro Sokatira sari nagusia, sariak: urdaiazpikoa+gazta+txanpaina, urdaiazpikoa-txanpaina, gazta+txanpaina eta txanpaina.

19:00etan Santa Teresa elizan, Arrasate Musikaleko talde instrumental gazteen emanaldia.

19:30ean Buruhandiak gaiteroekin batera.

20:30ean Musika festibala ‘Paseo maritimo’an: Banana Shake, Guadalupe Plata eta Querno.

Gauerdian moda-ikuskizuna auzoko hainbat pertsonaia xelebrerekin.

Egun osoan suziri jaurtiketa.

IGANDEAN, MAIATZAK 15 (SAN ISIDRO EGUNA):

10:00etan eguzkia eta eguraldi ona.

10:00etan 4×4 Musakolako Eskubaloi Txapelketa. Neska-mutilendako, Musakola Herri Eskolan eta Arizmendiren Santa Teresa Ikastolan.

10:30ean Prozesioa Santa Teresa elizatik abiatuta, herriko kaleetan zehar.

11.00etan Meza nagusia Santa Teresa elizan. Ondoren, abesbatzarentzat eta herritarrentzat luntxa Ziar-Ola elkartean.

11:30etik 14:00etara puzgarriak San Antolin eskolan.

12:00etan Pintura Lehiaketaren sari banaketa, Jubilatuen etxean.

12:00etatik 13:00etara Monda Lironda pailazoen ikuskizun handia, San Antolin plazan.

12:30ean Magia poteo ikuskizuna Asier Kidam magoaren eskutik, auzoko tabernetan zehar.

12:30ean Txikiteoa, Elutxa txarangak alaituta.

12:30etik 14:30era Jubilatuen etxean eskainitako pintxo potea.

13:15ean 2022 Pintura Lehiaketako sari banaketa irabazleentzat Jubilatuen Etxean.

17:30ean Zezentxoak San Antolin eskolako patioan.

18:30ean Kalejira, Elutxa txarangak alaituta.

19:00etan Oztopo trialsin eta Espainiako txapeldun M.A. Jimenezen (Moto-Trial) eskutik, trial erakustaldia BM eta Lidl supermerkatuen parkingean.

22:30ean azken traka ‘itsas-ondoko pasealeku’an. Suzko erruberak eta sorpresa ikusgarria.

Ostiralean, larunbatean eta igandean Musakolako Jubilatuen egoitzako lehen solairuan auzoko artisten eskulanen erakusketa izango da.

Agurra eta amaiera, datorren urtera arte.

Musakola auzoko Jai Batzordeak euren laguntza eskertzen die tabernariei, dendei, lantegiei, laguntzaileei, banketxei eta auzoko guztiei. Jai zoriontsuak!

Informazio zabalagoa:

musakola.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen