Pandemiaren ondorioz, aurten ere ezingo dira Musakolako jaiak ospatu. Hala ere, Musakolako Jai Batzordeak leihoak eta balkoiak apaintzeko deia egin die auzotarrei. “Aurreko urteko auzoko apainketa izugarria izan zen eta errepikatzera animatzen zaituztegu!! Ikusi dezatela musakolatarrak onenak garela!! Berdea, esperantzaren kolorea ei da, eta musakolatarrok ez dugu inoiz esperantza galtzen!! Beraz, atera ikurriña, globo berde eta banderinak zuen balkoi, lehio eta kaleak apaintzeko!!”
Nagore Rodrigezi iaz egindako bideoagatik eskerrak eman nahi izan dizkio festetako batzordeak. “Super politxa, Mila Mila esker! Artista!!”
Gora Musakola!!!!