Musakolako II. San Silbestrea antolatu du Alkatetza berriak

Ibilbidea 5'2 kilometro luze izango da, eta hiru sari banatuko dira: emakume azkarrenari, gizon azkarrenari eta mozorro onenari.

0
779
595.Musakolako.SanSilbestrea18.2 (id: 4976866)

Testua: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko abenduak 16, astelehena

Musakolako Alkatetza berriak antolatuta, aurten ere San Silbestrea ospatuko da Ziorlan abenduaren 31n.

Ibilbidea 5’2 kilometro luze izango da, eta auzotik igaroko da. Lasterkariek ibilbideari bi itzuli eman beharko dizkiote proba amaitzeko.

Lasterketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta izen-ematea ordubete lehenago irekiko da, Legarra plazan bertan, Ziar-Ola elkartearen ondoan.

16 urtetik gorako pertsonek izena eman ahalko dute, eta doakoa izango da. Antolakuntzak hiru sari banatuko ditu:

  • Emakume azkarrenari
  • Gizon azkarrenari
  • Mozorro onenari 

Informazio zabalagoa musakola.com webgunean

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen