Musakolako igerilekua larunbatean, otsailak 6, irekiko da

0
543

Pasa den urtarrilaren 26an ekin zitzaien beiratea berrezartzeko lanei. Eremua behin atonduta, ohiko eskaintzari ekingo dio Udalak Musakola Kiroldegian.

Testua: Arrasateko Udala.

Musakolako igerilekua prest izango da erabilerarako larunbat honetatik aurrera, otsailak 6. Pasa den urtarrilaren 26an ekin zitzaien beiratea berrezartzeko lanei, azaroko haizeteak eraitsi ostean. Eremua behin atonduta, ohiko eskaintzari ekingo dio Udalak Musakola Kiroldegian.

Igerilekua erabiltzeko hitzordua hartzea derrigorrezkoa izango da eta egunero ordu betez igerian egin ahalko du erabiltzaile bakoitzak. Hitzordua 48 orduko aurrerapenaz hartu ahalko da, bai telefonoz zein web orriaren bitartez.

Hitzordua hartu eta erabiltzailea ezin bada etorri kiroldegira deitu edota web orritik bertan behera utzi beharko du hitzordua, horrela beste erabiltzaile batek izango du aukera igerilekura etortzeko. Erabiltzaile batek hiru hitzordutara huts egiten badu aste osoz ezingo du igerilekura bueltatu. Aurretik zegoen antolamendu berdina mantenduko da, erabiltzaileak ordu beteko hitzordua hartuko du eta ordu horren barnean aldagelan pasatako denbora eta igerilekukoa batu beharko dira. Maskararen erabilera derrigorrezkoa izaten jarraitzen duenez, aldagelatik igerilekuraino ere erabiltzaileak maskara jarrita eraman beharko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen