Musakolako Goros Taldea sortu dute Estrella tabernan

0
1056

Andoni Gorosabel Realeko jokalariaren kirol-lagunarteak Musakolako Estrella tabernan izango du egoitza. Oraingoz, 40 bazkide inguru ditu, baina ateak zabalik ditu kide izan nahi duten guztientzat. Interesa dutenek Estrella tabernatik pasa edo 943 79 20 82 telefonora dei dezakete.


Covid-19ak eragindako osasun egoera dela eta, oraingoz ez da aurkezpen ofizialik egingo. Kirol-lagunartea pixka bat finkatuago dagoenean, batzar bat egingo da zuzendaritzako kideak aukeratzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen