Musakolako Erretirodunen Plazan LED luminariak ezarriko ditu Udalak

0
272

Arrasateko Udalak Erretirodunen Plazako argiztapena hobetuko du. Honela, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko 2. Planaren (IDAE) baitan ezarritako argiteria osatuko da: 10 m-ko farola bat ordeztu eta bertan 4 proiektore ipiniko dira. Muntaia Udal lantaldeak egingo du. Aurrekontua 6.025,80 eurokoa da (BEZ barne).

Egun, Arrasaten dauden 4.000 argi puntutatik 2.600 LED luminariak dira jada. Led luminariek energia aurreztea ekarri dute, gainerako bonbillen aldean kontsumoa % 88 txikiagoa da, eta beren bizitza luzeagoa da (ohikoek baino hiru aldiz gehiago). Gainera, argiztapenak hobera egin du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen