Musakolako BTT Irteera eta Umeen BTT jaia maiatzaren 7an izango dira

0
416

Bertako Jai Batzordeak antolatuta, irteeran bi aukera izango dira: ibilbide luzea egitea edo motzagoa. Umeendako ekitaldia Legarra plazan ospatuko da.

Argazkia eta kartela: Musakolako Jai Batzordea.

Ziorlako irteera honen 14. edizioa ospatuko da aurten, eta horretarako izen-ematea zabalik da Interneten.

Gainera, egunean bertan ere, maiatzaren 7an, izena eman ahalko da Legarra plazako Ziar-ola elkartean, irteera baino ordubete lehenago.

Parte-hartzaileek bi aukera dituzte: 40 kilometroko eta 1.600 metroko desnibeleko ibilbide luzea egitea, edo ibilbide motzagoa egitea, 33 kilometrokoa eta 1.250 metroko desnibelduna.

Irteera goizeko 09:00etan izango da, eta Umeen BTTari dagokionez, leku berean baina goizeko 10:30ean hasiko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen