Lapurrak gaur goizaldean Jey Julliver kafetegi-tabernan sartu dira leihoko hesia apurtuz. Gainera, herenegun Meneta tabernan ere dirua ostu zuten.
Arrasateko ostalaritza azkenaldian lapurretak jasaten hasi da berriro ere, eta adibidez Otalora inguruko taberna batean saiakera bat izan da orain gutxi.
Musakolan gaur goizaldean Joan Bengoa kaleko Jey Julliverren leiho baten hesia moztu dute, eta lokalera sartu dira.
Makina txanponjalea behartu dute eta txanpon ugari lapurtu dituzte. Herenegun goizaldean Gipuzkoa etorbideko Meneta jatetxe-tabernan ere makina behartu zuten txanponak osteko.
Bi lapurreta hauen inguruko zerbait ikusi baduzu, deitu mesedez 943 25 20 10 edo 092 telefono zenbakira.
Arrasateko segurtasun ezara itzuli gara
Ez gara itzuli, beti egon da baina ez da prentsan agertu
Babesten gaituztenek lana daukate argazkiak ateratzen