Musakolako Baserritarren Eguna ospatzen ari da lehen aldiz

0
1600

Elizaren berrirekitzearen ostean, luntxa izan da San Isidroko Jubilatuen Etxean, eta bertatik abiatu da triki-poteoa. Arratsaldean parrandarako aukera izango da bertan.

Musakolako Jai Batzordeak antolatuta, abian da baserritarren omenezko lehen eguna. Lehen ekitaldia hauen omenezko meza izan da.

Gainera, elizaren berrirekiera ere ospatu da, besteak beste, elizaren teilatua berritzeko obrak egin baitira. Lagun ugari izan dira bertan.

Ondoren, lutxa ospatu da Jubilatuen Etxean, eta besteak beste, txorizo-pintxoak dastatu ahal izan dira.

Bertatik abiatu da eguerdi partean triki-poteoa, eta tabernarik taberna ibili da Musakola alaitzen eguerdi partean. Arratsaldean ere parranda egiteko aukera izango da bertan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen