Musakolak, Uarkapek, Amaia Antzokiak eta gainerako instalakuntzek edukieraren %100 izango dute berriro

0
606

Testua: Arrasateko udala.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzak iazko abuztuaz geroztik indarrean zen Osasun larrialdi egoera indargabetu eta LABIren aholku batzordea desegin ondotik, neurri murriztaile ia guztiak bertan behera geratuko dira Arrasaten ere. Honela, kirol eta kultur jarduerei lotutako udal azpiegituretan emango diren aldaketak honakoak dira:

Musakola eta Uarkape, zein gainerako kirol-instalakuntzak %100era

Aforoa %100ekoa izango da, bai gimnasio eta aldageletan eta baita kirol partiduetako ikusleentzat. Boulderra, igerilekua, eta muskulazio gela erabiltzeko ez da hitzordurik hartu beharko.

Tornuak berriz ere martxan jarriko dira eta abonatu txartela edota hatz markaren erabilera beharrezkoa izango da kirol instalazioan sartzeko.

Eskaintzen diren ikastaroei dagokionez, posible den heinean edukiera kopuruak igoko dira.

Indarrean jarraitzen du musukoaren erabilerak kirol instalazio barruan. Beharrezkoa da honen erabilera gimnasio, aldagela, boulder eta ikastaroetan. Baita higiene neurri oro mantentzea eta eskuak maiz garbitzea.

Partiduetarako harmailak irekita egongo dira 100%eko edukierarekin, ikusleek maskara erabili beharko dute momentu oro eta ezin izango dute ez janaririk ezta edaririk kontsumitu, ura izan ezik.

Kultura ere %100era

Kulturateko areto nagusiak eta Amaia Antzokiak ere berreskuratuko dute %100eko edukiera. Musukoaren erabilerak eta higiene neurriak bermatzeak derrigorrezkoa izaten jarraituko du.

Ezin izango da elikagairik eta edaririk kontsumitu, ura izan ezik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen