Argazkia eta kartela: Musakola.
Hainbat urtez ospatu gabe egon ondoren, Musakolak Gazte Eguna berreskuratuko du aurten. Azaroaren 5ean, larunbata, ospatuko da Musakola Herri Eskolako patioan, eta hainbat jarduera burutuko dira. Goizeko 11:00etatik aurrera puzgarriak, aurpegi margoketa eta jolasak izango dira.
Eguerdiko 13:30ean 14 urtetik beherako haur eta gazteentzat bazkari herrikoia izango da. Bazkaria doakoa izango da eta egun horretan bertan eman beharko da izena, goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:30ra bertan. Plazak mugatuta daude. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera jolas librea, aurpegiak margoketa, eta 17:00etatik 19:00etara puzgarriak izango dira.
