Musakola kiroldegiak skatearen inguruko ekitaldia hartuko du

0
684

Kartela: Oceanna Clothing Taldea.

Oceanna Clothing Taldeak skatearen inguruko ekitaldia egingo du maiatzaren 6ean Musakola kiroldegiko Skatepark-en izango da. Goizeko 11:00etan hasita eta arratsaldeko 20:00ak arte ekintza ugari egingo dituzte.

Eibarko Ipar Surf&Skate eskolakoak etorriko dira, eta goizeko 11:00etatik aurrera 6 urte gorako haurrei skate munduan hastapen klaseak ematera, baita haurrekin jokuak egitera ere. Garrantzitsua da aldez aurretik izena ematea 679 513 592 telefonoan izen abizenak eta adina emanez. Kaskoa derrigorrezkoa eta babesak eramatea gomendatzen da.

Eguerdi partean skate librea izango da nahi duenak egiteko, eta arratsaldean, Skatean profesionalek edota adituek erakustaldia egingo dute. Bukatzeko egunean zehar parte hartu dutenen artean sariak banatuko dira. Guzti hau DJ batek girotuko du eta eguneko parte batean speaker bat ere egongo da Skatean dabiltzanak animatzen.

Egitaraua:

– 11:00-12:00 Ipar surf&skate eskolaren eskutik, 6 urtetik aurrerako umeentzako klaseak.

– 12:00-14:00 Haurrentzako jolasak, erakusketa, skate librea, lasterketak eta ekintza gehiago.

– 14:00- 16:00 Skate librea + janaria

– 16:00-17:00 Skate jokua bowl-ean

– 17:00-19:00 Patinatzaileen erakustaldia: IAN CAMPBELL, LARRUN BARRENETXEA, JON MIKEL LOPEZ, PAU DOMINGUEZ, JULEN ARIZMENDI, SEBAS, eta askoz gehiago!!!

– 19:00-20:00 Skate librea eta sari banaketa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen