Musakola Herri Eskolan igogailu berria jartzeko lizitazioa itxi da

0
1898

Jaurlaritzak aurreikusten du obra hauetarako 168.043,19 € baliatzea (BEZ barne). Esleipena jasoko duen enpresak 3 hilabete izango ditu igogailu berria jartzeko.

Goiko irudia eta beheko bideoa: i2G.

Musakola Herri Eskolan igogailu berri bat jartzeko prozesu administratiboa martxan dago. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak lizitazioa ireki zuen ekainaren 16an.

Ordutik interesa izan duten enpresek euren proposamenak aurkeztu ahal izan dizkiote Eusko Jaurlaritzari, lanak eurek egiteko.

Proposamen horiek aurkezteko epea itxita dago, eta Jaurlaritzak proposamenak aztertu beharko ditu, lanak esleitu baino lehen.

Adjudikazioa lortuko duen enpresak 3 hilabete izango ditu gehienez igogailu berriak instalatzeko. Lan horien truke Jaurlaritzak 168.043,19 € bideratu (BEZ barne).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen