Musakola Herri Eskolako ikasle gehienak konfinatu dira, 4 irakaslek positibo emanda

0
1519

Neskatila-mutikoei PCRak egin zaizkie eta emaitzen zain da Arrasate Herri Eskola. “Irakasleekin azkenaldian kontakturik izan ez duten 4 ikasle joan daitezke ikastetxera”.

Ikasle denak konfinaturik daude 4 izan ezik. Izan ere, lau horiek “ez dute kontakturik izan irakasleekin azkenaldian, eta eurentzat ikastetxeko ateek zabalik jarraitzen dute. Orain euren gurasoek erabaki behar dute ikastetxera eraman edo ez”.

Ondorioz, “ikastetxea ez dago itxita”. Ziorlako ikastetxe honek 2 eta 5 urte bitarteko neskatila-mutikoez arduratzen da, eta 4 talde ditu denera. “Arrasate Herri Eskolako ikastetxeetatik txikiena da”.

Ikastetxea eta familiak “orain ikasleei egindako PCRen emaitzen zain gaude. Horiexek dira orain garrantzitsuenak”, adierazi du AHEko zuzendariak.

Irakasleen PCRak “ezusteko oso handiak izan dira guretzat, segurtasun-neurriak zorrotz betetzen ditugulako, kontingentzia-plan oso potenteak ditugulako eta garbitasunean sakondu dugulako”.

Testuinguru honetan “burbuilak aplikatzen ditugu, eta irakasleek musukoak erabiltzen dituzte. Ikasleak ez daude horretara behartuak”. Halaber, Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, Musakola Herri Eskolaren “aurrez aurreko eskola jarduera ez dago etenda”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen