Musakola Herri Eskolak 2020/21eko hobekuntza obrei ekin die

1
525

Ziorlako eraikinean igogailua jartzeko lanak hasi dira, eta eraikinaren berritze orokorra “ikasturte honetan hastekoa da”. Halaber, Erguingoan komunak berritzeko lanak “ekainean hastekoak dira”.

Arrasate Herri Eskolak urte luzeak eman ditu hobekuntza lanak eskatzen. Adibidez, Musakolako eraikinean igogailua jartzeko eskaera aspaldikoa da, Zuzendaritzatik gaur baieztatu dutenez.

Obrak azkenik martxan daude, eta oro har, eraikina berritzeko obrak “ikasturte honetan hasiko” dira, Arrasate Herri Eskolari ziurtatu diotenez.

Erguin Herri Eskolan ere berrikuntzak egingo dira, eta “ekainean komun guztiak berritzeko lanak hastekoak dira”. Hartara, Udalak Aurrekontuetako 190.000 € aurreikusten ditu.

AHEko Zuzendaritzak azpimarratu du goian aipaturiko lanak “ezinbestekoak direla” eta eskerrak eman gura dizkie “Arrasateko Udalari, bertako Hezkuntza Sailari, eta Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzari”.

Erlazionatutako albisteak:

Musakolak, eraikin berriaz, 0-18 urte arteko hezkuntza publikoa izango du

2020ko urtarrilaren 19an argitaratutako albistea

Arrasate Herri Eskolaren webgunea

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen