Eusko Jaurlaritzak irekitako lizitaziora TECSA Empresa Constructora SA aurkeztu da. Enpresak aste honetan Jaurlaritzarengandik onarpen berri bat jaso du. Arrasate Herri Eskolak helburu du Ziorlan 6 eta 12 urte bitarteko hezkuntza ere eskaintzea.
Irudiak: Eusko Jaurlaritza – Atxurra Zelaieta Arquitectos.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak azaroan ireki zuen enpresa interesatuek euren proposamenak aurkezteko epea.
Lizitazioa zabalik egondako denboran, TECSA Empresa Constructora SAk bere proposamena aurkeztu du, zaharberritze obrak egiteko.
Enpresak Eusko Jaurlaritzarengandik orain arteko jasotako erantzunak baiezkoak izan dira, onarpenetatik orain arteko azkena aste honetan jaso du.

Obren aurrekontua 4.523.334,3 eurokoa da (BEZ barne), eta lanen iraupena “gehienez 17 hilabetekoa” izango da, “ez da luzapenik onartuko”.
Hezkuntza Publikoak, Musakola Herri Eskola eraberritu ostean, 0 eta 18 urte arteko Hezkuntza osoa eskainiko du Musakolan.