Musakola Herri Eskola berritzeko obren lizitazioa ireki du Jaurlaritzak

5
1593

Gaur eman du jakitera Eusko Jaurlaritzak erabakia. Lehen Hezkuntzako 6 unitate gehiago eskaintzeko, obren aurrekontua 4’5 milioi eurokoa da (BEZ barne).

Irudiak: Eusko Jaurlaritza – Atxurra Zelaieta.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur ireki du enpresa interesatuek euren proposamenak aurkezteko epea.

Egitasmo honen aurrekontua 3.738.292,81 eurokoa da (BEZ barik) eta 4.523.334,3 eurokoa (BEZ barne). Obren iraupena “gehienez 17 hilabetekoa” izango da, eta “ez da luzapenik” onartuko.

5 IRUZKIN

  1. Baña zenbat porlan????
    – Musakolan herri eskola berria.
    – Uribe auzoan Eskola Politeknikoak ikerketa zentru berria.
    – Musakolan baita, Aita Menik eguneko zentru berria.
    – Etxebizitzak San Andresen, Polo Garaian eta Ospitalaren ondoan.
    – Aldundiak Osiñako rotonda berria ta Kataideko bidegorria.
    – Udalak Ekobulevarra, Kulturola ta Musika etxe berria.
    Nahikoa da!!!

  2. Zerrenda kezkagarria aurkezten diguzuna Maider. Arrasate grisagoa, itsusiagoa eta itogarriagoa egiten ari dira.Agintari horiek diru gehiegi daukate eta emaitzak begi bistan daude: Arrasate inguruko herri zatarrena da.
    Musakolan eskola publiko berri bat! Zertarako? Ez dago umerik eta eraikin egokiak soberan.
    Ea oposiziokoek hau eteten duten

  3. Besteon lanetik erreditu politikoa ateratzen profesionalak zarete.

    Maider bazina bezala idazten duzu, baina trol bat zara. Ezker abertzalea sistematikoki porlanaren aurka dagoenaren mezua zabaldu nahi duzu, aipatzen dituzun proiektu guzti horien aurka dagoela iradokiz. Era berean, proiektu guzti horiek Maria eta bere gobernuaren proiektuak balira bezala… mesedez.

    Baina Mariak, Musakolan argazkia atera zuenetik hona, eraikinaren ardura benetan eta ganoraz hartu izan balu, ez ginateke 2 urteko atzerapen batekin egongo. Hobe zaudete ixilik.
    Zuei salto koalitatiboak ekarriko dituzten proiektu eraldatzaileak eskatzea asko litzateke, baina gutxienez ez nahastu bazterrak eta eman proiektu hauen alde %100a. Berandu eta nolabait egitea ez da nahikoa. Zuen soldata ez dadila izan publikoa eta punta-puntakoa den zerbitzu bakarra.

    • hau bai ez dala ulertzen, oin dala gutxi ospitalaren barne erroforma egin zuten, eta orain bota eta berria eraiki??? Ez dakite zer egin fondo europeoekin…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen