Covid-aren ondoren berreskuratuko den beste jardueretako bat Musakola BTT izango da. Proba maiatzaren 8an egingo da eta beti bezala Ziorla Elkartetik (Legarre plaza 1) abiatuko da. Aurtengoa 13. edizioa izango da, pandemiagatik 2020an eta 2021ean gauzatu ezin izan ondoren.
Proban parte hartu nahi dutenek Kirolproba webgunearen bidez eman ahal izango dute izena maiatzaren 5era arte. Maiatzaren 1era arte federatuak diren parte hartzaileek 20€ ordainduko dute izen emateagatik; eta federatuak ez diren parte hartzaileek 25€ ordainduko dute. Aurten ere partehartzaileen artean federatu eta ez federatuen arteko bereiztazuna egingo da. Ez da federatu/ez federatu bereizketarik egingo probaren egunean izena ematen dutenen artean, eta parte hartzaileek 30€ ordainduko dute izen emateagatik. Ez federatuak irteeraren seguruarekin babestuta egongo dira. Aurrerago jarriko dugu seguruaren informazioa. Irteerak izen emate mugatua izango du, Kirolprobak bidez 300 izen emate kudeatuko dira eta egunean bertan 50 izen emate gehiago egongo dira, goizeko 8:00-tan hasita.
Aurten opari bezela “TACTIC” etxeko txaleko bat izango du izen emate bakoitzak. Martxoak 23 baino lehenago egiten diren izen emateek txalekoaren neurria ziurtatuta izango dute.
Irteera pista eta bidetxur teknikoetatik igaroko da. Bi ibilbide izango ditu, ibilbide luzeak 42km inguru izango ditu eta ibilbide motzak 28km inguru. Antolakuntzak ibilbidea aldatu dezake irteera eguneko egoera meteorologia kontutan izanik, non distantziak eta ibilbideak aldaketak izan ditzakeen. Urtero bezala, irteera bukatzean parte hartzaile guztiek “LUNCH” zoragarri bat izango dute, eta irteerako poltsa opariaz gain beste opari batzuk ere izango dira baita irteerako laguntzaileek emandako oparien zozketan parte hartuko dute.
Aurten ere haurren irteera egingo da. Leku beretik irtengo dira eta irteera goizeko 11:00etan izango da. Aurreko urteetan bezala Etxezarretatik San Prundetzio biribilguneraino joango dira, eta Legarre plazaraino itzuliko dira.
