Musakola auzoko jaiak ospatzeko motorrak berotzen hasi dira

0
1176

Bideoa: Ziorlako Jai Batzordea.

Musakola, asteburu honetan ospatuko dituen San Isidro jaietarako, motorrak berotzen hasi da. Bi urte geroago, gaur arratsaldean, Musakolako Jai Batzordeak ‘familia’ argazkia atera du, aurtengo egitaraua aurkezteko. 50 jarduera baino gehiago publiko egin diren arren, ez dute aukera alferrik galdu nahi izan ohiko ‘familia’ argazkia egiteko. Gainera, aurten polo berria estreinatu dute, kolore arrosak azken urteetan jantzi duten berdea ordezkatu du. Halaber, auzoko bizilagunak animatu dituzte etxeetako balkoiak eta leihoak apaintzera, pandemian egin zen bezala.

Musakolako festa egitaraua

Polo berriez gain, Musakolako pasaporteak ere egin dituzte aurten. Jai Batzordetik azaldu digutenez, “Covid pasaportearekin hainbeste buelta eman ondoren, ideia ona iruditu zitzaigun geure pasaportea egitea, baina Musakolarena. Pasaporteak QR kode bat du Musakolako webgunea bisitatzeko.” Horietako bat nahi duen orok Txinato tabernan eman dezake izena.

Auzotarrak eta arrasatearrak animatzeko bideo bat ere egin dute:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen