Musakola auzoak aurtengoz esan dio agur ludoteka ibiltariari

0
445

Lau asteburutan egon da aukera euskaraz jolastu eta gozatzeko eta astebururo 20-30 parte hartzaile inguru ibili dira. Asteburu honetan hasita, San Andresen egongo da ludoteka ibiltaria.

Testua eta argazkiak: Txatxilipurdi.

Lau asteburutan egon da aukera euskaraz jolastu eta gozatzeko eta astebururo 20-30 parte hartzaile inguru ibili dira. Haur zein helduak adostu eta erabakitako ekintzak egin dituzte; sukaldaritzari dagokionez: krepak, palmeritak, taloak eta pizzak. Bestelako ekintzak aldiz: mahai jolasekin jolastu, kaplarekin eraikuntzak egin, tenperaz muralak margotu,soka-saltoan, futbolean, bitxigintzan  eta beste hainbat ekintza ezberdin burutu dituzte.

Asteburu honetan hasita, San Andresen egongo da ludoteka ibiltaria.

Eguraldiari erreparatuko diogu eta eguraldi eguzkitsua edo ateri bada, Arimazuri plaza izango da elkargunea. Eguraldi euritsua bada berriz, aterpe gutxi dagoenez plaza honetan, Bedoñabe Herri Eskolako patioa izango da elkargunea.

Parte hartzea librea eta doakoa da.

3-12 urte bitartekoak eta hauen arduradunak parte hartzeko aukera izango dute. Auzotarrak zein auzotik kanpoko herritarrak gonbidatuta daude.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean ekintza ezberdin ugari egiteko aukera egongo da, beti ere euskaraz mintzatuko garelarik.

Animatu eta parte hartu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen