Prestatu plater gazi edo gozo bat, eta plateraren egileen argazkia bidaltzera animatzen du Musakolako Jai Batzordeak.
Irudia: Ziorlako Alkatetza.
Musakolako lagunek animatzen zaituzte plater gazi edo gozo bat prestatzera, eta plater prestatuarekin argazki bat egitera. “Hori bai!! Musakolako jantzi batekin azaldu behar zara (kamiseta, zapia, txapela,…)”.
Argazkiak astokiloa@gmail.com helbidera bidaltzera animatzen zaituztete, eta horretarako azken eguna apirilaren 17a izango da. “Azkenengo egunean sorpresa egongo al da?? Animatu eta on egin!!”.
