Mus txapelketa eta Zerendepyaren kontzertua Mondravemberren

0
899

Irabazleen argazkiak: Mondravember.

Mondravemberrek antolatutako jarduerek arratsaldean jarraitu dute. Mus txapelketaren hirugarren edizioa lehiatu da. Aurten 19 bikotek parte hartu dute, eta garaipena J.J. eta Jose Marirentzat izan da. Txapeldunordeak Igor eta Iñaki izan dira.

Eguna Zerendepya taldearen kontzertuarekin amaitu da. Sebero Altubera hurbildu direnek gozatu egin dute interpretatu dituzten bertsioekin.

Hurrengo jarduerak

Azaroaren 25ean ohiko mendi irteera egingo da eta ondoren, eguerdiko 13:00etan argazki familia Herriko plazan. Ondoren, Mondravember taldeko kideak elkartuko dira, aurreko urteetan bezala, elkarrekin bazkaltzeko.

Amaitzeko, azaroaren 26an, Feel Euskadiren eskutik, Galarrako kobazuloa bisitatuko dute. Ondoren, indarrak hartzeko mokadu bat hartuko dute Meatzerrekan.

Oharra: Azaroko ostiral guztieetan 19:00etatik aurrera Portaloian izango dira sudadera, txapa eta errifak saltzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen