Pilotari arrasatearrak Ezkurdiari 22 eta 20 irabazi zion igandean, eta ondorioz finalerdia jokatuko du Zabalaren aurka Gasteizen, igande honetan. Beste finalerdian Etxeberria eta Altuna lehiatuko dira.
Artxiboko argazkia: Anderren familia.
Ander Murua Txintxurretak ezustekoa eman du nazio mailako lehiaketan, eta lau onenen artean sailkatu da.
Igandean Ezkurdiari Lizarran irabazi zion, finalerdietara sailkatzeko 20 tanto egitearekin nahikoa bazuen ere.
Arrasatearrak Javier Zabala izango du aurkari finalerdian igande honetan, azaroaren 8an Ogeta pilotalekuan. Sarrerak jada erosgai daude
Jaialdia 17:15ean hasiko da, eta beste bi partida ere izango dira: batetik, Elordi-Rezusta vs Larrazabal-Imaz, eta bestetik, Bakaikoa-Aranguren vs Egiguren V-Loza. Aupa Ander!




