Murrizketak indargabetuko dira baina maskara, distantzia,… erabiltzeko eskaerari eutsiz

0
359
  • Astelehenetik aurrera, indarrik gabe geratuko dira jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etan; edukieraren mugak; ekitaldietako ikusleen gehieneko kopuruak; ostalaritzako edo barruko kirol-jardueren egituraketa.”
  • Lehendakariak eskatu du “prebentzio-jarrera izatea arrisku-egoeren aurrean: maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia, barruko espazioak aireztatzea“.
  • Eusko Jaurlaritzaren lehentasun nagusia “susperraldia” izango da neke pandemikoa gainditzeko.

Gaurko bileran, LABIren Aholku Batzordeak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, eta LABIren Batzorde Teknikoaren Irizpeneko gomendio zientifiko-sanitarioak kontuan hartuta, otsailaren 14tik aurrera osasun-larrialdiko egoeraren adierazpena amaituko duen dekretu baten alde dagoela adierazi du. Egun horretan bertan, Osasun sailburuaren agindu batek jasoko ditu prebentzio-neurri orokorrak.

Ondorioz, “astelehenetik aurrera indarrik gabe geratuko dira jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etanedukieraren mugakekitaldietako ikusleen gehieneko kopuruakostalaritzako edo barruko kirol-jardueren egituraketa“.

Komunikabideen aurrean egindako hitzaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du “Batzorde Zientifiko Teknikoaren Irizpenak, epidemiologia- eta ospitaleetako-adierazleen bilakaerak, joeraren aurreikuspenak eta txertatutako biztanleriaren mailak sustatzen dutela erabaki hori, bai eta Europako testuinguruan eta gainerako autonomia-erkidegoetan hartutako neurrien joerak ere”.

Faktore horiek “guztiak hartu ditu kontuan LABIren Aholku Batzordeak neurriak lasaitzeko eta osasun-larrialdiko egoerari amaiera emateko beste urrats bat emateko“. Azaldu duenez, “fase berri honetan pandemiaren kudeaketa ezohiko baliabideetara jo beharrik gabe gara daiteke, hala nola osasun-larrialdira edo LABIra“.

Lehendakariak, bere hitzaldia amaitzeko, bi gogoeta egin ditu: “zuhurtzia mantentzeko gonbidapena eta susperraldirako deia“.

EAEko herritarrei zuhurtziaz jokatzen jarraitzeko eskatu die, “birusak mutazio-ahalmen handia duelako eta planetako eremu askotan txertaketa-defizita mantentzen delako”. Adierazi duenez, “oraindik ere beharrezkoa da prebentzio-jarrera bat arrisku-egoeren aurrean, eta, aldi berean, prebentzio-neurri nagusiak gogorarazi ditu: maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia, barruko espazioak aireztatzea edo pilaketak saihestea”. Ildo horretan, COVID-19aren erruz hil diren milaka pertsonak gogoratu ditu.

Bestalde, Lehendakariak suspertzeari buruz hitz egin du: “Prest gaude susperraldirako. Prest osasuna berreskuratzeko eta gizartearen neke pandemikoa gainditzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen