Murgi, Amann & The Wayward Sons eta Maren taldeek amaiera emango diote Kulturate Akustikoko hamabigarren edizioari

0
402

Asteburu honetan ospatuko da Kulturate Akustikoaren bigarren kontzertu sorta, hiru ekitaldi berrirekin.

Ostiralean Murgi taldea igoko da oholtzara arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bakarlari moduan aunitz ibili onodren, Tristtan Mourguyk plazaratu berri du pop-rock disko bat ‘Sargia’ izenekoa Murgi bandarekin. Banda Cedric Lepine bateriak, Greg Juvin baxuak eta Mourguyk gitarra elektrikoan osatzen dute. Power trio formatu honekin, nahiz eta erraz entzuteko musika izan, nortasun musika bat eta berezitasun handiak nabaritzen dira.

Ordu berean, larunbatean, Amann & The Wayward Sons taldeak kontzertua eskainiko du. 2016an sortutako rock taldea da, Pablo Slocum Amannen proiektu pertsonal gisa eta honen abestien inguruan sortua. Bere musikak Estatu Batuetako hegoaldeko soinuen eragin handia du, eta beste eragin eta estilo batzuei keinu egiten die, hala nola. Jazz Rock progresiboari, psikodeliari eta Hard Rockari.

Maren abeslari bakarlariak amaiera emango dio aurten Kulturate Akustikoaren hamabigarren edizioari, igandean arratsaldeko 20:00etan. Abeslari bilbotarra artista polibalente baten definizioa da. 11 urterekin hasi zen bere lehen abestiak idazten. 2018an, 14 urterekin, ‘Alguien sin verguenza’ lehen diskoa argitaratu zuen, berak idatzitako 5 kanturekin. Aurten ‘Margaritas y Lavanda’ estudioko lehen diskoa aterako du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen