Etorkizuneko gune honen xede bat izango da “Industria-sektorean beharrezkoa den trantsizio teknologiko-energetikoa katalizatzea”. Bestalde, Udal-gobernuak gunearen urbanizazioa hasiera batean onartu du.
Argazkia: MB artxiboa.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak abian dauka Gautxorin “ekintzailetzaren arloan erreferentziazko gune berri” egiteko proiektua.
Gune berrituak, aurreikuspen batzuen arabera, 26.000 metro koadroko azalera izango du, eta bi erronka nagusi ditu: alde batetik, “Industria-sektorean beharrezkoa den trantsizio teknologiko-energetikoa katalizatzea, balio erantsi handiko industria jasangarri batean oinarritutako ekonomia lehiakorrago baterantz”.
Bestetik, “eskualdeko garapen iraunkorra eta kohesionatua sustatzea, lankidetza pribatu-publikoko proiektuen bidez”.
Bide honetan, espainiar Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak berriki onartu du Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren proiektuari “700.000 euroko diru laguntza izenduna ematea”, Unibertsitateak azaldu berri duenez. Diru laguntza “2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurreikusita” dago.
Gautxoriko proiektuarekin jarraituz, Arrasateko Udal-gobernuak ekainaren 21eko bileran onartu zuela esparruaren birpartzelazioa.
Horrela, “P1 partzelan [MUrena] eraikigarritasun gehikuntza 9.571 metro koadrokoa izatea, eta P2 partzelan [Udalarena] eraikigarritasun gehikuntza 2.419 metro koadrokoa izatea”.
Aipatu behar da bi jabeek “hitzarmen bat sinatu dutela, non zehazten baita Udalak ekarpena egingo duela, bai dagokion hirigintza zama ordaintzeko, bai esparruaren oreka ekonomikoa lortzeko”.
Proiektu hau jendaurrean jartzekoa zen “20 eguneko epean”, “egoki iritzitako alegazioak egin ahal izateko”.
Ekainaren 21 Udal-gobernuaren batzarrean ere Mondragon Unibertsitatearen proiektu honen urbanizazio proiektua aztertu zen.
Udal-gobernua hasiera batean onartu zuen baina zehazten batzuekin, besteak beste, ondoko errepidean egitekoa den biribilgunerako obrarekin “uztarketa estua ezinbestekoa denez, hori bide onetik eramateko dagokion neurriak hartzea”.