Munduko kopan parte hartu du Igamoko Itxaso Plaza arrasatearrak

0
250

Izan ere, Nazioetako kopan parte hartu du [argazkian, eskuman], Edurne Ormaetxea aramaioarrarekin batera [argazkian, ezkerrean]. Munduko emakumezko txirrindulari onenak Durangaldeako lasterketan lehiatu dira.

Argazkia: Lokatza Ziklismo Eskola.

Asteburu honetan, Igamo taldeko jubenilak, Edurne Ormaetxea eta Itxaso Plaza, Nazioetako kopan (munduko kopa) lehiatu dira. Hain zuzen ere, Abadiñon eta Iurretan ospatu den bi eguneko Bizkaikoloreak itzulian.

Lokatzakoek, Urretxuko Zatika taldearekin, talde mixtoa osatu dute Durangaldean elkartu diren munduko txirrindulari onenekin lehiatzeko.

Igamoko neskekin batera Frantziako, Belgikako, Alemaniako, Portugalgo, Amerikako Estatu Batuetako eta Kanadako selekzioez gain, Europako talde indartsuenek osatutako tropela izan da. Esaterako World Tour mailako harrobi taldeak ere izan dira (Quick Step, Liv, Van Moer, TalentNed….).

Edurne eta Itxaso horrelako mailako lasterketan parte hartzen duten lehen aldia da. Atzo, larunbata, Abadiño eta Abadiñoren artean lehiatutako lehen etapan, Itxaso 64. postuan helmugaratu zen 1:40:11ko denborarekin, eta Edurne 87. postuan, 1:43:14ko denborarekin.

Gaur, igandea, Iurreta eta Iurreta artean lehiatu den bigarren etapari dagokionez, Itxaso 42. postuan helmugaratu da, 2:00:40ko denborarekin. Edurne berriz, 95. postuan helmugaratu da, 2:10:28ko denborarekin. Sailkapen nagusian Itxaso Plaza 47. postuan geratu da eta Edurne Ormaetxea 93. postuan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen