Mundukideren eskutik, lankidetzazko programa solidarioa emitituko da 24an

0
209

‘Elkartasuna ezin da gelditu’ goiburupean, kontzertu telematiko batean parte hartzeko bildu dira zenbait artista eta ordezkari, adinekoak gogoan eta Afrikan eta Hego Amerikan zuzentzen dituzten lankidetza programetarako dirua biltzeko asmoz.

Beheko testua eta irudiak: Mundukide Fundazioa

Fernando Velazquez konpositorea, maila handiko musikariak, hala nola Eñaut Elorrieta eta Idoia Asurmendi, eta baita Goikobalu Abesbatza ere, lankidetzan aritu dira proiektu honetan. Proiektuaren helburu nagusia Mundukide Fundazioaren lankidetza proiektuak bultzatzea da, “Elkartasuna ezin da gelditu” goiburuan oinarrituz. Gabonetako kontzertu telematiko batez ari gara;egoitzetako adinekoentzat pentsatuta dago eta https://fsnext.org helbidean emango da abenduaren 24an, 11:00etan eta 18:00etan; abenduaren 25etik aurrera, berriz, edonoiz ikusi ahal izango da.

COVID 19aren pandemia dela eta, egoera zaila bizitzen ari da mundu osoa, eta, bereziki, adinekoen kolektiboa; hala ere, Gabonek adiskidetasunaren eta alaitasunaren ikur izaten jarraitzea nahi du Mundukidek. Horregatik, kontzertu solidario bat antolatu du, behartsuenekiko balio solidarioak sustatzeko eta egoera txarrak saihesteko lankidetzak norainoko garrantzia duen azpimarratzeko.

Elkartasunezko eta lankidetzazko proiektu kulturala

Jatorrizko ideia eta antolaketa Mundukide Fundazioari dagokio. Mundukide Debagoieneko GKE bat da, eta 20 urte baino gehiago daramatza Afrikaren eta Hego Amerikaren garapenerako lankidetzan, elkartasun unibertsala, interkooperazioa, gizarte eraldaketa eta halako balioen bidez. Maila handiko artistak batu dira proiektura, hala nola kontzertua zuzendu duen Fernando Velazquez, eta Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi eta Pedro Munhoz interpretatzailea, bai eta Arrasateko Goikobalu Abesbatza eta Parrokiako koroa ere. Aurkezleak Harreman GKEko Kristina Etxenausia eta Xabi Igoa bertsolaria izango dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arrasateko Udalak, Fagor Taldeak, Fair Saturday Fundazioak, Harreman GGKE, Ibai-Arte Arrasateko dendarien elkarteak eta GSRk ere bat egin dute ekimenarekin.

Maite Peñak, Gizarte Politikako foru diputatuak, eskerrak eman dizkio Mundukideri ekimen “eder” hau bultzatzeagatik; eta gaineratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, arreta eta kultur jarduerak indartuz, “adinekoen ongizatea hobetzen jarraitu nahi dugu, berotasunetik, gizarte eta komunitate eragileekin lankidetza oinarri hartuta”. Diputatuaren hitzetan, “ezinbestekoa” da zuhurtasunetik aurrera egiten jarraitzea, egoitzen barruan gero eta “normalizatuagoa” den bizitza baterantz, komunitatearen eta boluntarioen inplikazioarekin, “baina beti arduraz eta zuhurtziaz”.

Maria Ubarretxena, Arrasate-Mondragoneko alkateak, kontzertua grabatu zen lekuan, gehitu zuen “Kontzertua bereziki nagusien egoitzetan, eguneko zentroetan eta Osasun Mentaleko egoitzetan bizi diren pertsonei zuzendua dago eta hauen Senitarteko guztiak ere gonbidatu nahi ditugu, musikaren bidez herritarren elkartasuna senti dezaten”.

Josu Urrutia, Mundukideko zuzendariak, gaineratu du “kontzertuaren bigarren helburu solidarioa Hegoaldeko herrialdeetako pertsonak gogoan izatea dela, haientzat pandemia ez delako arazorik garrantzitsuena gerrak, desplazamenduak, gosea, gaixotasunak bezalako arazoen zerrenda luze bati gehitutako beste zailtasun bat baizik, … horregatik ezin ditugu ahaztu. Haien itxaropena ez da txertoa, gure elkartasuna baizik”.

Fair Saturday ekimena

Mundukideren kontzertu honek Fair Saturday kultur mobilizazioarekin bat egingo du. Nazioarteko kultur fenomeno bat da Fair Saturday; azaroaren amaieran egin ohi da, eta mundu osoko artistek eta kultura erakundeek parte hartzen dute, ekitaldiaren bidez aukeratutako hainbat proiektu soziali laguntzeko helburuz.

Fair Saturday mugimenduak plataforma teknologiko bat jarri du Mundukideko Kontzertu Solidarioaren antolatzaileen esku, bideoaren emanaldiaz gain, Mundukidek Afrikan eta Latinoamerikan dituen lankidetza programei laguntza ekonomikoa emateko aukera izateko.

Programa ikusteko edo Mundukideri ekarpena egiteko moduak

Programa http://mundukide.fsnext.org helbidean ikusi ahal izango da borondatezko ekarpenaren truke.

Programa ikusi ezin dutenek eta Mundukideri ekarpena egitea nahi izanez gero Bizum edo K/K ak erabil ditzazke.

Bizum: 00989 edo Mundukide

LABORAL kutxa: ES82 3035 000213 0020042480
FIARE: ES36 1550 0001 24 0003327020
CAIXABANK: ES07 2100 1972 00 0200077453
KUTXABANK: ES82 2095 5024 95 1062386122

Abestiak

Gabon programa berezia honako abestiekin osaturik dago:

  1. Recordamur vos_Mundukide orkesta Sinfonikoa
    2.Ez dago ezer_ Eñaut Elorrieta
  2. Birgiña maite_ parrokiako koroa
    4.Maite_Mundukide Orkesta Sinfonikoa
    5.Viejo refranero_ Idoia Asurmendi
    6.We wish you a merry chistmas_Mari Carmen Egurrola
    7.Cançao da terra_Pedro Muñoz
    8.Mendigoizalearena_ Eñaut Elorrieta
    9.Olentzero_ Goikobalu abesbatza
  3. Bi hanka_ H&M Orkesta Sinfonikoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen