Mundukideren ekimenez, pazienteek eta egoiliarrek Arrasate Musikal eta Goikobalu entzun ahalko dituzte

0
1411

Abesbatzak eta musika-eskolak urtero adinekoen egoitzetan eta ospitaletan kantatu eta musika jo izan dute Gabonetan, egoiliarrak, pazienteak, langileak,… alaitzeko asmoz.

Aurten, baina, Covid-aren ondorioz ezingo dute toki horietan abestu edota musika jo. Baina arazo horri konponbidea jarri nahi izan zaio, Mundukideren ekimenarekin:

Gaur Kulturaten grabatutako irudiekin, ikus-entzunezko bat egingo da, eta bideo musikalak pazienteei, egoiliarrei, langileei,… erakutsiko zaizkie. Egitasmo honetan biak ala biak parte hartzen dabiltza. Gaurko grabazioan Goienak ere parte hartu du.

Bertan izan da ere Fernando Velázquez konposatzailea getxoztarra, 2017an Jatorrizko musika onenaren Goya Saria irabazi zuena. ‘Humanity at Music’en ere parte hartu zuen. Mundukidek abiatutako ekimena jakingarria eta eredugarria da! Zorionak!

mundukide.org

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen