Mundukideko kooperatiben lasterketan elkarkidetasunak irabazi du [argazki galeriak eta bideoa]

0
1416

Bi argazki: Bidean.

Gaur goizean ospatu da Mundukideren VII. Lasterketa Solidarioa Urkuluko urtegian, Mundukidek Brasil, Kolonbia, Ekuador, Mozambike eta Etiopian zuzentzen dituen lankidetza programak indartzeko helburuarekin. Aurten 28 kooperatibak hartu dute parte, Martxa Nordikoa egiten eta oinez parte hartu duten pertsonez gain. Berrikuntza gisa, aurten haur eta gazteentzako lasterketak izan dira.

Haur eta gaztetxoentzat lasterketak goizeko 10:00etan hasi dira 2004-2016 artean jaiotako gaztetxoentzako lasterketarekin eta 10:30ean Oinezko ibilaldiari eta Martxa Nordikoaren modalitateei eman zaie hasiera. Azkenik, 11:00etan hasi da kooperatiben arteko taldeen lasterketa.

Haur eta gaztetxoen lasterketa:

Martxa nordikoen eta oinezkoen irteera eta helduera:

Goiza alaitzeko Markel DJ izan da eta UDA elkartearen kantinan pintxo goxo eta edariak eskuratu ahal izan dira. Harreman ere aritu da bere bidezko merkataritzako produktuak saltzen. Urtero bezala, Arrasate Atletiko Taldeko kideak arduratu dira denborak zehazteaz eta irteerak egiteaz.

Giroko eta taldeko argazkiak:

Aurten lasterketako kategoria mistoan irabazleak Goienerreko ordezkariak, gizonezkoen kasuan Fagor Elektronikaren ordezkariak eta emakumezkoetan Ikerlaneko ordezkariak izan dira. Irabazleek Arteaga jatetxean afari bat talde bakoitzeko jaso dute. Sari banaketaren ondoren sari gehiago zozkatu dira parte hartzaileen artean.

Irabazleak:

Talde mistoak:

  • 1- Goiener: Mikel Alkorta, Leire Astigarraga eta Oier Etxebarria
  • 2- Fagor: Ana Martin, Andoni Miguel eta Aritz Otxandio
  • 3- Dikar: Javier Gonzalez, Gema Segurola eta Eduardo Vega

Gizonezkoetan:

  • 1- Fagor Elektronika: Joseba Arrizabalaga, Kerman Calleja eta Josu Juaristi
  • 2- Ecenarro: Rafa Agirrezabala, Edorta Legazpia eta Antonio Matilla
  • 3- LKS NEXT: Asier Plaza, Asier Querejeta eta Ayrat Raimov

Emakumezkoetan:

  • 1- Ikerlan: Ana Patricia Bautista, Fatima Fernandez eta Maria Viqueira
  • 2- Fagor Elektronika: Aitziber Agiriano, Eneritz Oruna eta Monica Vaz
  • 3- Fagor Automation: Oihane Aizpurua, Marijo Garcia eta Josune Puga

Podiuma:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen