Munduko Txapelketan parte hartuko du Dragoi Arima jugger taldeak

0
423

Xavi kapitainarekin batera, beste 8 kidek parte hartuko dute. Mundu mailako txapelketa Eibarren jokatuko da uztailaren 20tik 23ra.

Argazkia: Dragoi Arima artxiboa.

Aipatu behar da Arrasateko taldean, Xabi kanpitaina izan ezik, beste 8 taldekideak free direla, hau da, aurreko txapelketan bezala.

8 lagun horietatik “3 alemaniarrak dira, bat Madrilgoa eta besteak euskaldunak”, Dragoi Arimak azaldu bezala.

Antolatzaileen artean Arima Galduak talde eibartarreko Jessi Ots ari da. Jokalariek lo egin dezaten, Eibarrek eta Elgetak euren kiroldegiak erabilgai utzi dituzte.

Txapelketako Eibarko Unbe kiroldegian jokatuko da uztailaren 20tik (ostegunetik) uztailaren 23ra, biak barne.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen