Mundu Txapelketan lehiatu dira Saioa klubeko Leire Valor, Aitor Madinabeitia eta Danel Izurrategi

0
641

Arrasateko Saioa Karate Klubeko hiru gazteek Poloniako lehiaketan parte hartu dute. Domina barik itzuli arren, baloratu dute “esperientzia bikaina” izan dela.

Argazkiak: Saioa Karate Kluba.

Poloniako Krakow hirian jokatu da asteburuan Kyokushin Karate Mundu Txapelketa, eta Arrasateko Saioa Karate Klubeko hiru borrokalari lehiatu dira:

Leire Valorrek [goiko argazkian] ezin izan du lehen txanda gainditu, eta Aitorrek eta Danelek lehen txanda pasa duten arren, bigarrenean ezin izan dute aurrera jarraitu.

Goiko argazkian: Danel Izurrategi borrokatzen.

“Emaitzak gutxi gorabehera aurreikusitakoak izan dira”, azaldu digu Saioako karate irakasle Carlos Sanchezek, baina “esperientzia bikaina izan da, eta orokorrean egindako lanarekin pozik gaude”. Zorionak lorpena posible egin duten guztiei!

Goiko argazkian: Danel Izurrategi bizkarrez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen