‘Mundu multipolar baterantz’ hitzaldia astelehenean

0
369

‘Mundu multipolar baterantz’ hitzaldia astelehenean izango da. Bertan Ekai Group-eko zuzendaria den Adrian Zelaiak egingo du berba. Ekitaldi hau Goienagusik jarri du abian.

Hitzaldiaren gaia Geopolitika izando da. Antolatzaileek azaldu dutenez “azkar, oso azkar, aldatzen ari da mundua. Sobietar Batasuna erori ondoren, Estatu Batuak -Mendebaldea- potentzia hegemoniko bakarra bihurtu ziren, XXI. mendean bere horretan jarraitzeko asmoarekin. Baina 30 urtez bizi izan garen mundu ‘unipolarra’ren ordez, testuinguru berri bat datorkigu. Gorabidean diren beste potentzia batzuek (Txina, Rusia) gero eta gehiago zalantzan jartzen dute Mendebaldeak arlo ekonomikoan, militarrean edo politikoan izan duen lidergoa. Datorkigun etorkizuna ez da aurreikusten genuena”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen