MUko taldeek partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte asteburuan

0
115

Testua: J.M. Balzategi. Argazkiak: MB artxiboa.

Lehen mailako Mondragon Unibertsitateak Tabirako Baque taldea hartuko du igande honetan, arratsaldeko 18:00etan, Iturripe Kiroldegian. Bestalde, EBA ligako Mondragon Unibertsitateak Donostiara bidaiatuko du. Gipuzkoa Basket Easo izango du zain, igoera postuengatik aurkari zuzena.

Aurreko asteburuan Bilbon La Salleren aurka galtzetik datoz Iñaki Ogaran ‘Arri’ren neskak. Ez zuten partidu txarra egin, eta berdinduta iritsi ziren partidua amaitzeko 2 minutu falta zirenean, baina bilbotarren aldeko 9-0eko partzialak denboraldiko zazpigarren porrota ekarri zien.

Mondragon Unibertsitatea bederatzigarren postuan dago orain sailkapenean, 5 garaipen eta 7 porrotekin, eta igandean Iturripen itxiko du lehen itzulia, Tabirakoren aurka. Hain zuzen ere, Tabirako Mondragon Unibertsitatearen gainetik dago, 7 garaipen eta 4 porrotekin, partidu bat gutxiago jokatuta.

Partidu irekia izango da, lehia handikoa. Aukera ona da Mondragon Unibertsitatearentzat sailkapenaren goialdera pixka bat hurbiltzeko bizkaitarren aurka garaipena lortuz gero. Ez da erraza izango, baina Iturripen zaleen babesa izango dute.

EBA ligako Mondragon Unibertsitatea

Bestalde, EBA ligako Mondragon Unibertsitea aurreko asteburuan zazpigarren garaipena jarraian lortu zuen. Julen Berrocalen lana nabaritzen hasi da. Garaipen ona lortu zuten Palentziako Filipenses taldearen kantxan (71-82), eta horri esker denboraldiko lehen itzulia amaitu dute sailkapeneko 2. postuan, Bizkaiko bi talderekin partekatuz: Fundacion Bilbao Basket eta Getxo.

Larunbat honetan, Donostian, 2. itzulia hasiko da eta Gipuzkoa Basket Easo izango dute zain. Donostiako taldea ligako lehen partidu irabazi zuen Iturripen (58-72). Orain, Mondragon Unibertsitatearen atzetik dago, 8 garaipen eta 5 porrotekin. Zalantzarik gabe, larunbatekoa oso partidu garrantzitsua da bi taldeentzat, Zilarrezko LEB mailara igotzeko fasean postu bat lortzeko. Partidua Gasca kiroldegian jokatuko da 20:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen