MUko bi taldeek eta Mugarri Ingouk emango diote hasiera ligari

0
210

Argazkiak: MB artxiboa.

Arrasateko hiru taldeek asteburu honetan jokatuko dute ligako lehen partidua. Mugarri Ingou Arrasatek etxetik kanpo jokatuko du. Igandean, urriaren 1ean, Donibane Eskubaloi Bonanza izango du aurkari Pasai Donibaneko kiroldegian eguerdiko 12:00etan. Taldearen bigarren denboraldia izango da Gipuzkoako mailan, Ane Herrero entrenatzailearen eskutik.

Bestalde, igande arratsaldean saskibaloia izango da protagonista Iturripen. EBA ligako Mondragon Unibertsitateak eta Lehen Mailako emakumezkoen taldeak ligako lehen partidua jokatuko dute. EBA ligako taldeak 18:30ean jokatuko du Bilbao Basket Fundazioaren aurka. Bestalde, Lehen Mailako MUk Askartza Claret izango du aurkari arratsaldeko 20:30ean.

Futbolari dagokionez, Mondrak bigarren astez jarraian jokatuko du Mojategin. Lehen bi partiduak irabazi ondoren, larunbat honetan, irailak 30, arratsaldeko 16:30ean Anaitasuna izango du aurkari.

Amaitzeko, Mondratek Arrasatetik kanpo jokatuko du igandean, urriaren 1ean. Albardero-Rivabellosa izango du aurkari arratsaldeko 18:00ean Arabako Rivabellosa herriko kiroldegian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen