MUk PMP ziurtapena prestatzeko web-mintegia antolatu du

0
384

Testua eta argazkia: Mondragon Unibertsitatea.

Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak web-mintegia antolatu du profesionalei PMP (Project Management Professional – Proiektu Zuzendaritzako Profesionalak) azterketa prestatzeko gakoen berri emateko. Industriako eta beste sektore batzuetako proiektu handiak kudeatzeko nazioarteko ziurtagiria da PMP.

Online saioak ordu erdiko iraupena izango du, eta urtarrilaren 10ean, asteazkenez, egingo da, 13:00etan. Saioan, hauek azalduko dira: azterketa egiteko gutxieneko eskakizunak, azterketa prestatzeko gakoak eta gomendatutako materialak, jorratuko diren edukiak eta, azkenik, izena eman dutenek dituzten zalantzak. Web-mintegia Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko bi irakaslek emango dute.

Gero eta enpresa gehiagok eskatzen dute PMP ziurtagiria, industriako eta beste sektore batzuetako proiektu handiak kudeatzeko. Titulua 125 herrialdetan aitortzen dute,eta profesionalek trebetasun garrantzitsuak lortzen dituzte, estatuko eta nazioarteko proiektuak kudeatzeko. Mondragon Unibertsitateak akreditazioa du, nazioarteko ziurtagiri horri loturiko prestakuntza-programak emateko.

Izena ematea: Claves en la preparación del examen del PMP® (webinarjam.com)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen