MUk Lanbideren doako ikastaroei buruzko informazio-saioa antolatu du urtarrilaren 12rako

0
333

Saioan aurrez aurre edo online har daiteke parte, eta urtarriletik uztailera bitartean emango dira ikastaroak, astelehenetik ostiralera.

Testua: Mondragon Unibertsitatea.

MondragonUnibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Lanbideren doako ikastaroei buruzko informazio-saioa antolatu du urtarrilaren 12rako. Aurrez aurre edo online parte hartu ahal izango da saioan, eta ikastaro guztiei buruzko informazio zehatza emango zaie interesdunei. Saioa 15:00etatik 17:00etara izango da Iturripeko campusean, eta, parte hartzeko, nahikoa da cursosingenieria@mondragon.edu helbidera mezu bat bidaltzea edo fakultateko web-orrian dagoen inprimakian izena ematea.

Hamar ikastaro baino gehiago

Lanbidek aukera eman dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari, datozen bi urteotan Debagoieneko profesionalak birtrebatzeko hamar ikastaro baino gehiago kudeatzeko eta emateko. Horrenbestez, 2021eko urtarriletik uztailera bitartean, Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hainbat ikastaro jarriko ditu martxan langabeentzat edo kontratu partziala dutenentzat, horiei birtrebatzen eta lan-munduratzen laguntzeko helburuarekin.

Langileen ziurgabetasun-egoera dela eta, Lanbidek aukera emango du, lehen aldiz, plazen % 30 enplegagarritasun-gaitasunak hobetzeko esparru berri batean trebatu eta espezializatu nahi duten langileek betetzeko. Lanaldiaren herenetik beherako kontratu partziala duten pertsonek ere eman ahal izango dute izena. Kasu horietarako ezinbestekoa izango da erantzukizun profesionalak betetzea eta, aldi berean, eskoletara joan ahal izatea.

Ikastaroak astelehenetik ostiralera emango dira, 14:30etik 19:30era, eta enpresako praktiketako egonaldia izango dute.

Hauexek dira laster abian jarriko diren ikastaroak:

IkastAROaHASIERA-EGUNAAMAIERA-EGUNA Orduak
Diseño de productos de fabricación mecánica2021/01/202021/07/16680
Gestión de producción en fabricación mecánica2021/02/012021/04/22350
Mantenimiento y montaje mecánico de equipo industrial2021/01/252021/06/10590
Mecanizado por arranque de viruta2021/03/012021/06/11620
Fabricación de Moldes de Piezas Poliméricas y de Aleaciones Ligeras2021/03/082021/06/11630
Mecanizado por abrasión, electroerosión y procedimientos especiales2021/03/012021/06/04620
Producción en mecanizado, conformado y montaje mecánico2021/02/012021/07/02600
Desarrollo de proyectos de sistemas de automatización industrial2021/03/012021/06/22630

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen