Testua eta argazkia: Ointxe!.
Mondragon Unibertsitateak galdu egin du Getxon, 84-78, Euskal Kopako joaneko partiduan, eta kanporaketa Iturripen erabakiko da datorren igandean.
Partidua parekotasun handiz hasi da eta lehen laurdenaren amaieran 24-22ko emaitzarekin bukatu da, baina bigarren laurdenean bizkaitarrak nagusi izan dira eta 30-9ko partziala egin diete arrasatearrei, atsedenaldira 54-31ko emaitzarekin helduz.
Berrabiaraztearen ondoren, laugarren laurden berdindua ikusi da, baina oraingoan partziala Mondragon Unibertsitatearen aldekoa izan da (13-17), azken 10 minutuetan 67-48 sartuta.
Bazirudien 19 puntuko alde horrek partidua erabakita uzten zuela, baina Arrasateko jokalariak lanean hasi dira, eta 10 minutu polit jokatu dituzte, markagailuari buelta emateko gertu. Partzial hau Mondragon Unibertsitatearen aldeko 17-30ekin amaitu da.
Datorren igandean itzuliko partidua jokatuko da Iturripen, eta nahiz eta 8 puntuko errenta negatiboa izan, oraindik kanporaketa dago.
Partidak EBA mailako 3 jokalari gazteren debuta ikusteko ere balio izan du, horietako 2 Ointxe harrobikoak, Oier Inda oñatiarra (15 urte baino ez ditu) eta Markel Errasti arrasatearra, Estudiantes eta Baskonian aritu ondoren. Amurrioko Marcos Aspizua gazteak ere debuta egin du.