MUk ezin izan du Deusto-Loiola-Indautxuren defentsa itxia gainditu

0
324

Gure taldeak 51 eta 59 galdu du talde bilbotarraren aurka, baina sailkapeneko goialdean jarraitzen du. Datorren jardunaldian Afilados Gasteizen aurka jokatuko du Arabako hiriburuan.

Ointxek aurreko jardunaldian Easoren aurka Donostian galdu zuen, eta gaur ere talde oso zaila izan du arerio, Aretxabaletako Ibarran.

‘Arri’ entrenatzaileak ondoko bostekoa kantxaratu du partiduari ekiteko: Naia Badiola Iriarte, Izar Bedia Delgado, Naroa Zabala Gabilondo, Oihane Sarasti Garikano eta Naroa Garai Markuleta.

Partidu parekatua izan da, eta lehen laurdena 8 eta 10eko markagailuarekin bukatu da, baina Mondragon Unibertsitatea aurretik iritsi da atsedenera (29 eta 25).

Hirugarren laurdenean lehengo lepotik burua, eta 40nakoarekin amaitu da, beraz partidua azken laurdenean erabaki da.

Bilbotarrek defentsa oso itxia egin dute azken minutuetan eta saskiratze gehiago lortu dituzte. Azken emaitza 51 eta 59koa izan da.

Datorren asteburuan Mondragon Unibertsitateak sailkapeneko azkenaren aurka jokatuko du, Afilados Gasteiz Arabaren aurka, euren etxean. Aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen