Asteburu honetan Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian jokatuko da aurtengo Euskal Kopako lauko finala. Mondragon Unibertsitatea ere finalean izango da aurten, Gasteizen Baskoniaren aurka irabazi, eta etxean Easoren aurka galdu ostean. Finalean izango diren beste hiru taldeak Santurtzi eta Easo izango dira euren taldeko lehenengoak bezala, eta etxeko taldea, Zarautz.
Santurtzi eta Mondragon Unibertsitatea aurrez aurre izango dira berriro finalerdietan, iazko azken segundoetan lehiatutako dueluaren ostean. Iñaki Ogararen taldeak hirugarren titulua bilatuko du jarraian. Beste finalerdian, Gipuzkoako derbia izango da. Easo Bodegas Mugak eta Ulacia Zarautzek ez zuten iazko lauko finala jokatu.
Partidu guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira NBN23ko Swish APParen bitartez.
Ordutegiak
Igandea, urriak 11
16:30 CB Santurtzi SK – Mondragon Unibertsitatea
19:00 Easo Bodegas Muga – Ulacia Zarautz
Astelehena, urriak 12
18:00 Finala