MUk eta ARTk bat egin dute urritasunak dituzten jokalariei laguntzeko

0
707

Helburuen artean daude urritasuna duten errugbiko jokalariei laguntzea eta kirolean giro positiboak sortzea, jolasten gozatzeko, besteak beste. Halaber, beste helburuen artean daude entrenatzaileak eta familiak erdigunean jartzea, laguntzeko eta orientatzeko tresnak emanez.

Testua eta argazkia: Mondragon Unibertsitatea.

 Kirol arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatu asmoz, eta Arrasate Rugby Taldeko talde inklusiboko jokalari, dinamizatzaile, entrenatzaile eta gurasoei laguntzeko, hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta ART-ek, Arrasate Rugby Taldeak. Sinadura ekitaldi Eskoriatzako campusean egin da, eta bertan parte hartu dute Ramon Barrutia Arrasate Rugby Taldeko ordezkariak eta Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.

Lankidetza-proiektu honekin ART-eko talde inklusiboko partaideentzako lagungarri izan daitezkeen orientatzeko metodoa eta tresnak garatu eta ezarri nahi dira. Arrasate Rugby Taldeko Ramon Barrutiak adierazi dutenez, “taldeetan desgaitasuna duten jokalari ugari daude: Down sindromea, espektro autistako nahasmendu maila desberdinak, garuneko paralisia eta zehaztu gabeko beste batzuk”. Gaineratu du adituak behar dituztela jokalariei, dinamizatzaileei, taldeko entrenatzaileei eta gurasoei laguntza eta orientazioa emateko, bai eta jarraipenerako tresnak izateko.

Arrasate Rugby Taldea: Gizarte Kiroleko taldea

Errugbian ingurune positibo eta dibertigarrietan jokatuz gozatu ahal izango duten lagun taldeak sortzeko helburua du Arrasate Rugby Taldeak, non taldeko kideek garapen kongnitibo indibiduala izatea nahi den kirol kolektibo baten barruan bai eta, garapen fisiko eta erlazionala. Hots, garapen holistikoa eta lagunak egiteko kide izatearen harrotasuna.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: ekintzak aurrera eramateko aukera bat

Arrasate Rugby Taldearekin sinatutako hitzarmen honek aukera emango du hainbat ekintza aurrera eramateko: ingurune erreal bat ikerketarako, ezagutzaren garapenerako espazio bat edo esperientzia esanguratsu bat besteak beste. Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak nabarmendu du “ikasleentzako akademikoki zein pertsonalki esanguratsuak diren ekintzak aurrera eramateko aukera emango digu Arrasate Rugby Taldearekin sinatu berri dugun hitzarmen honek”. Gainera, dekanoaren ustean, ikasleen esku-hartzeak burutzeko aukera bat ere suposatuko du proiektuak; horren adibide da aurten hainbat ikaslek ART-en gauzatu duten ikaskuntza zerbitzua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen