MUk Baskoniaren aurka jokatuko du F4ko finala Leclerc Caja Rural taldeari irabazi ondoren

0
599

Argazkiak: Ointxe!.

Gaur arratsaldean Mondragon Unibertsitateak Leongo Leclerc Caja Rural taldeari irabazi dio Pontevedran jokatzen ari den Lauko Finaleko finalerdian. Bihar jokatuko den finaleko irabazleak plaza bat izango du zilarrezko LEB mailara igotzeko fasean. Arrasatearren aurkaria Baskonia izango da.

Mondragon Unibertsitateak Leongo Leclerc Caja Ruralen aurka neurtu ditu indarrak Santiagoko Fontes de Sar zelaian. Mondragon Unibertsitatearen garaipena sufritua baina merezitakoa izan da. Partida oso berdinduta egon da lehen bi laurdenetan, markagailuan etengabe txandakatuz. Arrasateko taldeari kosta egin zaio hasiera batean defentsan bere tokia aurkitzea, baina lortu duenean partidaren kontrola hartu du. Ondorioz, MUk 10 puntuko errenta izan du bigarren zatian, eta horrek nolabaiteko lasaitasuna izatera eraman ditu. Egia da behin batean leondarrak lau puntura jarri direla, baina inoiz ez du garaipena arriskuan egon.

Nabarmendu behar da Andoni Atxak eta Alex Lorenzok jokatutako minutu onak, jarraian bi hiruko eta lau errebote sartuta, taldearen defentsa-jokoan aldaketa eragin baidute. Eta ligako azken partidetan ohikoa den bezala, Dani Lorenzok erasoan egindako joko bikaina ere azpimarratzekoa da, taldea oso ondo maneiatzen eta defentsan kalitatezko minutu asko emanez. Dani Lorenzo izan da saskiratzaile nagusia 26 punturekin, baina Imanol Orue-Mazagaren 16 puntuak ere azpimarratu behar dira.

Bihar, igandea, eguerdiko 12: 30etan jokatuko den finalean Baskonia izango da Mondragon Unibertsitatearen aurkaria. Gasteiztarrek Obradoiro Silledaren aurka jokatu dute gaur goizean, 63-75eko emaitzarekin garaipena lortuz.

Partido osoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen